Elkartu eta Topatu

Gurera etorri, zeure buruarekin egotera. Edo, aspaldi ikusi ez duzun pertsona berezi horrekin ustekabean topo egitera. Hemen, jendea dabil egunero.

Bizi, ibili

Piano bat dago TABA erdian, pentagrama zuri batekin, joko duten hatzen zain. Sorpresak, ekimenak, ebentoak… gure eguneroko bizia dira. Zuk ere antolatu bat, animatzen bazara.

Gozatu eta dastatu

Egunero osagai berezi eta ezberdinak: Donostiako pizza goxoenak. Etxeko Garagardoak. Bizkotxo eta tarta bereziak. Munduko kafe bikainak. TABAn dastaketa menu ezberdina egin dezakezu egunero.

Izateko eta egiteko modu bat

TABA proposamen berritzailea da. Ez duzu horrelakorik aurkituko Donostian. Ezberdin ikusten eta erakusten ditugu gauzak, pertsona bakoitza ere ezberdina delako. Negozioa baino, proiektua gara.

Kultura eta gastronomia bizi

Ebentoak eta katerinak

Ebentoak eta katerinak antolatzen ditugu. Tabakaleran ekimen bat antolatu baduzu, kontratatu guri Kafea edo jatekoa. Kontaktuan jarri eta esan zer behar duzun

Kontaktua

Tel: +34 696 146 752

Nestor Basterretxea Plaza 1,
20012 Donostia-San Sebastián

Gure plaza irekia da
Gazia, gozoa, mikatza....